XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoologia onartu ezkero ¿atzizkia nola agertarazi?

Pilosopiea, Biologiea ta orrela ezin egingo degu beintzat...

Onena, Pusika, Kemi, Pilosopi, Biologi, Astronomi ta abarr egitea genuke.

Itzen itxuraz bakarrik ari naiz, Bizitzaizti, Izarrizti (Sternkunde) ta orrelakoak egokiago baiteritzaizkit.

Fisika ordez Pusika batzuri itsusi idurituko zaie, edo ta arrazoi-bagekoa.

Bi letra ditugu aztartzeko: P ala F, y, u ala i.

Elenerazko Ph Erromarr askok F oguzten zudelako' Kikero'k bere idazkiren batean adarra jotzen omen die.

Latiñik eztakit, eztet irakurri, baiña ezta arrigarri; ph-rik eztuden izkuntzetakoentzat oguzteko gaitza da.

Euskaldunen artean ere askorentzat aphez " esatea gaitz egiten da, ta Euskaltzaindi- ko batzuri Epherre esan bearrean Eferre entzun edun diet.

Ori ezta aski guk F egiteko.

Euskaldun guztiok iparr-euskalkietakoek bezela ph ongi oguzten jakingo begenu' Ph jarriko genuke.

Baiña askori gaitz egiten zaigu, ta Baiona'o eskribikeran ph, kh ta th ez erabiltzea erabaki zan: beraz P utsik gelditzen zaigu.

Norbaitek esan lezake elendarrek ere orain F oguzten dudela, ta aiek bezela egitea elegokela gaizki.

Baiña elendarrek orain B (beta) prantzesezko V ta alemanezko W bezela oguzten dude, ta alaz guztiz ere iñork eztu Viologia edo Wiologia eskribitzea eskatuko.

Beraz, Physika, Philosophia, Theologia ordez Pusika, Pilosopi Teologi eskribituko nituke.

Orain bigarren letra aipatu bearko degu.

Elenerazko Y prantzesezko U ta alemanezko Û bezela eguzten asi zana Erasmus izan zala uste det.

Asmatu zuanik enuke esango.

Alegia elenera zaarrez û oguzten zanekoa fedeko gauza danik eztakidala.

Eleneraz eztet beiñere ikasi, ta beste batzu badira Euskaltzaindia'n ortaz asko ikasiak; berek esan bezade beren ustea.

Baiña Y ori u oguzten zala sinisteko arrazoibat ikusten det: Kurilo doneak eslabo-izkuntzentzat letrak asmatu zituanean' u oguzi bear zanerako Y letra aukeratu zuala.

Ezta txit indarr aundiko arrazoia, baiña besterik eztanean... nere aita alkate.

Egin dezagun kontrako arrazoi oberenbat agertzen dala, ta orren bidez elenera zaarrez Y ziberutarren û bezela oguzten zanekoa sinistarazten digula.

¿Ta zer? ¿euskaldun guztiok û esaten asiko otegera?

Ori litekena balitz' konprome: Pûsika eskribitu ta kito.

Ta eztezala iñork pentsa beste izkuntza guzietan Y ori I bezela oguzten danik: eskandi-izkuntzetan eta eskribikera internazionalean Y ori û bezela oguzten da, alemanek ere Physik eskribitu baiña Fûsik oguzten dude.